Lasterkarientzako jokabide egokien gida

Mendia zaindu beharreko ingurua da. Jarraian gomendio batzuk zerrendatu ditugu gure presentziak ahalik eta eragin gutxien izan dezan.

  • Errespetatu ingurumena. Zaindu ibilbidean aurkituko dituzun baliabide naturalak, geologikoak edo kulturalak.
  • Ez bota zaborrik lurrera (hondakinak, bilgarriak, jatekoa edo materiala…). Eraman zurekin zaborra eta horretarako egokitutako tokietan utzi. Saia zaitez eragin gutxien dituzte teknikak erabiltzen.
  • Egin beti lasterketa seinaleztatuta dauden bideetatik. Existitzen badira zerbaitengatik da. Pistaz kanpo egiten baduzu korrika inguru naturala hondatzen duzu. Bidea balizatua badago, ikusi arretaz bere erregulazio guztiak.
  • Egin lasterka pista, bide eta ibilbide irekietatik. Errespetatu hesi eta alanbre-hesien itxierak eta saia zaitez pribatuak diren lurzoruetatik ez pasatzen. Nahitaez egin behar baduzu, eskatu baimena aurretiaz.
  • Ez molestatu bidean aurkitzen dituzun animalia basatiak edota abereak. Animalia batzuek pertsona baten aurrean erreakzio bortitza izan dezakete. Ez hurbildu, eta eman behar duten lekua zure presentziara ohitu daitezen. Artalde handiekin topo egiten baduzu, pentsatu agian hobe izango dela buelta ematea edo norabidez aldatzea. Informa zaitez ibiliko zaren bidetik mastinak egon ohi diren.
  • Ez egin alferrikako zaratarik. Zarata ere kutsadura da.
  • Txakurrarekin lasterka egiten baduzu, jarri lepokoa eta izan beti kontrolpean. Solte ibiltzen diren txakurrek lurzorua hondatu ahal dute eta bizi basatian eragin dezakete. Era berean, mendian ibiltzen diren mendizaleak ere kaltetu ahal dute. Dena dela, zoazen lekura zoazela errespetatu hauen gaineko arautegia.
  • Errespetatu mendian aurkituko dituzun pertsonak eta jokatu haiekin errespetuz eta adeitasunez. Izan ere, berdin dio lasterkariak, mendizaleak edo txirrindulariak diren. Erabiltzaile batengana hurbiltzerakoan jakinarazi bertan zaudela. Beharrezkoa bada jaitsi erritmoa eta beharrezkoa bada gelditu eta saihestu kontaktua. Ohikoa da igotzen ari direnek jaisten ari direnei pasatzen uztea.
  • Izan zaitez atsegina eta zuzena. Beti eskertzen da. Agurtu mendian topatzen dituzun pertsona guztiak. Arau hau ez dago inon idatzita baina egin egiten da.
  • Taldean lasterka egitera bazoazte, talde txikiak osatu ahalik eta gutxien molestatzeko. Talde handiek mendian ibiltzen diren pertsonak molestatu ahal dituzte eta horrez gain, ingurumenean inpaktu handiagoa eragin dezakete. Hainbat ibilbidek, parkek eta eremu basatik mugak izaten dituzte taldeen tamainari dagokionean. Informa zaitez honen gainean.
  • Lasterka egitera bakarrik bazoaz, esaiozu ezagunen bati eta jakinarazi egingo duzun ibilbidea. Informa zaitez aurreikusitako baldintza meteorologikoaz eta material egokia eraman, aurreikuspen okerrenak kontuan hartuz. Eremua ezagutzen ez baduzu eraman mapa/GPS edota tracka.. Kontuan izan irteeraren iraupena eta irteera luzea bada eraman nahikoa ur, gatz eta janaria
  • Ezagutu eta errespetatu zure muga propioak, horixe da segurtasuna neurririk onena da.
  • Utzi gauzak aurkitu dituzun moduan. Bidean aurkitzen dituzun markagailuak kentzea, ezkutatzea edota batzea bandalismo da eta gainontzekoak arriskuan jartzen dituzu. Berdin jokatu behar duzu lasterketa batean aurkitzen dituzun balizekin.