MENDI LASTERKETEN BIZKAIKO LIGA HASI DA

Dagoeneko ospatu dira Enkarterriko probak (Sodupe Negu Lasterketa eta Apuko Igoera Zaramillo Enkarterri AIZE) parte hartze handiarekin eta albiste nagusi bezala aurten Decathlon markaren laguntza ere izango dugula da.

Hainbat probaren inskripzioak irekita daude. Eta horien artean, maiatzaren 21ean Getxon ospatuko den Etorki Mendi Trail-ekoa  ere, bere 27 km-ko ibilbidean maila absolutoan eta kluben arteko Bizkaiko txapeldunak aldarrikatuko dituena; eta 12 km-koan berriz gazteen mailakoak. Kategoria bakoitzeko lehenengo hirurak dagozkion garaikurrak eta txapelak izango.

Esan dugun bezala, aurtengo Liga dagoeneko hasi da eta urtean zehar lasterketa asko izango ditu gure lurraldean zehar. Informazio guztia Bizkaiko Mendi Federazioaren webgunean izango duzue eguneratuta, bere sare sozialen bitartez ere zabalduko dira albiste nagusienak eta albiste honen amaieran ere bakaukazue harremanetarako kontaktua.

Liga amaitzean, urtean zehar puntu gehien lortzen dituzten 10ek sariak izango dituzte (zehazteke) kategoria bakoitzeko eta gutxienez 10 probetan parte hartzen duten guztiek opari bat ere izango dute (oroigarrizko jantzi bat). zehaztuko da). .

Datozen probak:

Martxoak 23 ARTXANDA HIRI-BIDEA 22 km (Absolutua) eta 12 km. (Gazteak)

Apirilak 23 BILBAO MENDI TRAIL 21 km (Absolutua)

Apirilak 29 ZAZPITROKA MENDI LASTERKETA 23 km (Absolutua)

Apirilak 30 GERNIKA MENDI JAIA 9 km (Gazteak)

 

Bizkaiko Txapelketan izena ematea:

http://www.etorkimenditrail.com

Harremanetarako:

carreras@bmf-fvm.org