BMF-FVMren helburu nagusietako bat Bizkaiko bide homologatuak sustatzea eta ezagutaraztea da, bide horiek ahanzturan eta erabilerarik gabe gera ez daitezen, hori baita degradatzeko eta desagertzeko arrazoi nagusia.
Ibilbide horiek dinamizatzeko, BMF-FVMko Bidexken Eremuak “Bizkaiko Xendazaletasun Liga” jarri du abian. Horrela, bidezidor horiek herritarrei ezagutzera emateaz gain, haiek mantendu eta kontserbatzeko lanean arituko gara, eta gainerako bidexken erakusleiho ere izango gara.
“Bizkaiko Bidexken Liga” honen helburua da BMF-FVMk Bizkaian homologatutako bidexkak sustatzea eta ezagutaraztea, baita balio handiko bidexkak eta tokiko bideak eta naturguneak ere, askotan ezezagunak direnak.
Parte-hartzaileek balio hauek sustatu nahi dituzte:
- Ingurumena zaintzea.
- Ezgaitasuna duten pertsonak sartzea.
- Familiaren parte-hartzea.
- Herritarren parte-hartzea, oro har, federatuta egon ala ez.
- Jardueren izaera ez-lehiakorra.
- Parte-hartzearen erregulartasuna.
- Ingurune naturalean moldatzen ikastea.
BMF-FVMk diseinatzen ditu ibilbideak, mendiko klub batekin lankidetzan, jarraibide hauetan oinarrituta:
- Ibilbideko zati bat homologatutako bidexka baten tarteren batetik igarotzen saiatu.
- Ibilbideak zailtasun txikia/ertaina izatea, parte-hartzaile guztientzat egokia eta 5 ordu baino gutxiagoan egin ahal izateko.
- Osasun zerbitzu finkoa eta mugikorra izatea.
- Federaturik ez dauden parte-hartzaile guztiei bermatzea.
- Gehienez ere 400-500 pertsonak har dezakete parte, ibilbidearen masifikazioa saihesteko.
- Erakunde publikoen baimenak lortzea.
- Markatze edo boluntarioen bidez ibilbidearen jarraipena egiteko behar diren laguntzak ematea.
- Parte-hartzaileen autosufizientzia ibilbidean alderdi hauetan:
- Motxila
- Arropa
- Bazkaria
- Ura
ARAUDIA
- Parte hartzeko, nahitaezkoa izanen da proba bakoitzean izena ematea, formulario baten bidez. Inprimaki horretan datu pertsonalak eta parte-hartzaileak kontrolatzeko behar direnak agertuko dira.
- Ordainketa banku-txartelaren bidez egin ondoren emango da izena jardueran. Ordainketa egin ondoren, plataformak mezu elektroniko bat bidaliko du izen-ematearen ziurtagiriarekin. Jasotzen ez bada, BMF-FVMrekin harremanetan jarri beharko da arazoa konpontzeko.
- Izena emateko epea jarduera egiten den asteko ostegunean itxiko da.
- Jarduera eguna garaiz aurkeztu behar da asistentzia kontrolatzeko.
- Jardueran zehar, boluntarioen seinaleak eta jarraibideak errespetatu behar dira. Antolatzaileek ez dute erantzukizunik izanen ibilbide bakoitzerako emandako jarraibideak betetzen ez badira.
- Jarduera bukatzean nahitaezkoa izanen da iriste kontrola egitea. Ezinbesteko arrazoiren batengatik jarduera uzten bada, erakundeari jakinarazi beharko dio.