Bizkaiko ML Ligako araudian aldaketak

Hainbat arrazoirengatik Bizkaiko Mendizale Federazioaren Mendi Lasterketen Ligako puntuagarriak diren hiru proba (Asteburu Trail, Arrigorriagako Ausartak Mendi Lasterketa eta Artxanda Urban Trail) bertan behera utzi izanak aldaketak ekarri ditu araudian:

  • Azken sailkapenerako puntuatuko dituzten lasterketak 6 izango dira (3 junior mailan).
  • Finisher izateko beharrezkoak diren lasterketak 8 izango dira (5 junior mailan).
Informazio gehiago Bizkaiko CxM Ligako arautegian.