Bizkaiko Mendi Lasterketen Liga

Partaidetza

Puntuagarriak diren probetan parte hartze librea izango da lasterketa bakoitzaren araudiaren arabera. Bizkaiko Mendi Lasterketen Txapelketa eta Ligan parte hartzeko eta bertan ematen diren opariak jaso ahal izateko, derrigorrezkoa da BMF-FVM-n federatuta izatea eta araudi hau betetzea.

Ligan puntuagarri diren lasterketak

Izen emateak

Izen emateak lasterketa bakoitzeko izen emate plataformen bitartez burutuko dira.

Araudia

Bizkaiko Mendi Lasterketen Liga araudi honen arabera jokatuko da eta bertan agertzen den ez guztietan Euskal Mendizale Federazioaren Mendi Lasterketen araudipean.

Mailak

  • Absolutua maila: 2004-arte (barne) jaiotakoak.
  • Junior maila: 2005, 2006, 2007 eta 2008an jaiotakoak.
  • Taldeka (Txapelketan bakarrik): korrikalari bakoitzak, dagokion urtean, federatu txartela tramitatu duen taldearentzat lortuko ditu puntuak.

Puntuazio sistema

BMF-FVM proban federatutako korrikalariek baino ez dute puntuatuko.

Ligak sailkapen orokorra ezarriko du, bere proba puntuagarrietan lortutako puntuen arabera.

Puntuak honela banatuko dira:

  • 1.Sailkatua, 100 puntu.
  • 2.Sailkatua, 90 puntu.
  • 3.Sailkatua, 80 puntu.
  • 4.Sailkatua, 75 puntu.
  • 5.Sailkatua, 74 puntu.

Eta horrela hurrenez urren puntu bakarrera iritsi arte. 78 korrikalari baino gehiago egonez gero, postu horretatik aurrera puntu bat jasoko dute.

Azken sailkapenerako 8 emaitzarik onenak puntuatuko dute (4 Junior mailan), eta proba horietan gutxienez parte hartu beharko dute.

Puntu-berdinketa gertatuz gero, berdinduta daudenek bat egin duten probetako postuak hartuko dira kontuan. Berdinketak jarraitzen badu, azken proba puntuagarriaren postuaren arabera ebatziko da.

Emaitzak

Proben emaitzak lasterketa bakoitzeko erakundeek emandako ofizialak izango dira, eta, beraz, edozein alegazio, proba bakoitzaren antolatzaileari egin beharko zaio, bere araudiaren arabera.

Txapelketa

Txapelketa egun bakarreko proba izango da, Bizkaiko Txapeldunak izendatuz maila bakoitzean.

Taldeen kasuan, talde mistoak izango dira Absolutu mailan. Talde bakoitzeko lehen sailkatuak emango diote puntuak dagokion taldeari. Talde bakoitzetik gehienez 6 korrikalarik puntuatuko dute eta gehienez maila  akoitzetik (sexu bakoitzetik) 4 korrikalarik puntuatuko dute. Taldekako sailkapenean izateko, gutxienez 4 korrikalarik puntuatu behar izango dute.

Sariak

Ligan, maila bakoitzeko lehen 10 sailkatuen saria jasoko dute (zehazteke).

Txapelketan, maila bakoitzeko irabazleek txapel bana jasoko dute eta maila bakoitzeko lehen hiru sailkatuek garaikur bana.

Ligako Finisher-ak

Ligako 10 lasterketa bukatzen duten guztiak (4 gazte mailan), Finisherrak izango dira eta hori dela eta opari bat izango dute (zehazteke).

Probaren bat bertan behera geratu ezkero, konputu hau ospatutako lasterketa guztien %50ean ezarriko da. Beti ere, aurrez ezarritako topearekin.