Azalpena
10 tontor lortu behar dituzue. Euretako bost askoz jota 700 metroko garaiera izan behar dute eta beste bost 700 metrotik gorakoak.
Laguntza bezala Bizkaian dauden mendi batzuk proposatuko dizkizuegu, baina zuek nahi dituzuenak egin ahalko dituzue.
Liburuetan edo web orri honetan ere informazio asko daukazue.
Mendiak igo ahala urtero proposatzen dizuegun erronkan erabiltzen duzuen txantiloia erabili dezakezue. Deskargatzeko hemen klikatu.
Informazioa behar baduzue jar zaitezte gurekin harremanetan: mendieskolakirola@bmf-fvm.org
Proposatzen ditugun irteeren informazioa hilabete bakoitzeko lehen asteartean argitaratuko dugu.