Zertan datza?
Hortik dabilen eta Euskal Herriko Mendien Katalogoa deritzon liburu baten barruko “Bizkaia” kapituluko mendiak igotzea nahi dugu. Baina aukeratzen duzun mendia besteen aurrean gehiegi arrotu ez dadin, hartatik gertu dagoen eta Katalogoan agertzen ez dena besteren bat ere igo beharko duzu eta zuk asmatutako zerrenda bat osatu.
Apuntatzen naiz. Zer egin behar dut parte hartzeko?
Erakusten dizkiguzun bi gailurrak egun berdinean igo dituzula egiaztatzeko, data adierazten duten argazkiekin batera, aukeratutako bi mendi horien izenak agertzen diren fitxategi ezberdinak egin beharko dituzu. Urtea amaitutakoan, froga hauek guztiak BMF-FVM-ko egoitzara ekarri beharko dituzu formatu digitalean (CD, DVD edota pendrive batean). Eta kontuan izan urte bat urtarriletik abendu bitartean luzatzen dela!
Argazkian zu zeu agertu behar zara (nahiz eta zuk zure buruari argazkia atera), eta mendiak gailurreko buzoia izanez gero, bigarren argazki bat atera dezakezu eta “oharrak” laukitxoan apuntatu.
Zenbatetan joan behar dut mendira?
Parte hartzen duzun urtean betetzen dituzun adina urte. Hau da, 9 urte betetzen badituzu, 9 aldiz joan beharko zara; 10 betez gero, 10 aldiz; 11 badira, orduan 11; horrela 15 urte arte. Eta hauek guztiak gutxi balira, zuk nahi adina aldiz. 100 mendien lehiaketako mendia apaltzeko aukeratzen duzun bigarren mendia, nagusi horretara zoazeneko bide berdinean egon daiteke eta noski, egun berdinean igo behar duzu.
Ez zaitez nahastu eta eskatzen dugun igoeren kopuru bikoitza egin!
Azaldu hobeto nik “bilatu” beharreko gailurren kontu hori, mesedez.
Erraza da; adibidez, Ganeta igotzen baduzu (Katalogoko mendia dena), Pagasarri edo Lapurzulogana aukeratu ditzakezu, eta handik gertu baita Gangoiti edota Erreztaleku dauzkazu ere. Bete beharreko baldintza bakarra aipatutako 100 mendi horien Katalogoan ager ez dadin da, zuk erakustea nahi dugu.
Aitona larunbat guztietan Pagasarrira joaten da. Berarekin dauzkadan adina urte joatearekin nahikoa da?
Ez, arrazoi erraz batengatik. Gure lurraldean dauden beste hainbat mendi aurkitzen lagun gaitzazun nahi dugu. Eta beti berdinera bazoaz, ez ditugu gainontzeko ezezagun horiek inoiz ezagutuko.
Eta lehiaketarekin gustura banago eta datorren urtean berriro parte hartu nahi badut?
Ezin hobeto! Baina tranpak egin gabe, ados? Aurreko urtean aukeratu zenituen beste mendi ezberdin batzuk aukeratu beharko dituzu. Ezin duzu bat bera ere errepikatu.
Sariak emango dituzue?
Ba bai. Eta ez bakarra, baita 2 edota gehiago ere. Parte hartzen duzuen guztioi Amaiera Diploma bana eman eta zuen izena Pyrenaica aldizkarian agertuko da. Eta urte horretan mendi gehien igotzea lortzen duenak, Txapelduna izatearekin batera, sari berezi bat jasoko du!
Lehiaketaren laburpena:
- Katalogoko mendi bat eta beste bat baina Katalogoan agertzen ez dena igo.
- Argazkiak erakutsi datarekin, mendi biak egun berean igo dituzula frogatzeko.
- Fitxategiak bete.
Informazio gehiago: info@bmf-fvm.org