Lemoatx Trail-k 2024ko Bizkaiko mendi lasterketako txapeldunak izendatuko ditu

2024. urte honetan, azaroaren 17an Lemoa udalerrian ospatuko den eta Ganzabal klubak antolatutako Lemoatx Trail probaren VIII. edizioak Bizkaiko mendi lasterketetako txapeldunak aldarrikatuko ditu.

Gure egutegiko ohiko proba bat da. Ibilbidearen lehen zatian Aramotz zeharkatuz eta bere bigarren zatian Lemoatxa inguruetatik dabilena; Guzti hau korrikalarientzat eta ikusleentzat beharrezko zerbitzu guztiak eskaintzen dituen udalerriko kiroldegitik irten eta helduz (dutxak, ekipajeak gordetzea, hornidura…).

Absolutu kategoriari dagokionez, 25 km-ko ibilbidea eta 1.300 metroko desnibel positiboa du, non Klub irabazleek ere dagozkien sariak izango dituzte; eta Junior kategorian 17 km eta 910 metroko desnibel positiboko ibilbidean arituko dira. Lehiaketarik gabeko familia martxa bat egiteko aukera ere nabarmendu behar da, ekitaldi honetaz gozatzeko aukera paregabea izanik.

Izen-ematea uztailaren 22an zabalduko da Buscametas plataformaren bitartez eta txapeldunek Bizkaiko Mendi Federazioaren txapelak eta dagozkien sariak jasoko dituzte.

Araudia