Eskola kirola

Mendiko eskola-kirola programak eboluzionatzen jarraitzen du eta aldaketetara moldatuz goaz. Azken urte hauetan zehar gure filosofiarekin eta gaurko joerekin zerikusi handiagoa duen proiektu berria birplanteatzen eta marrazten joan gara.

Bultzatzen ditugun jarduera eta metodologiek programa guztia birkokatu dituzte. Eboluzionatu eta hazten doazen jarduerak ditugu, baita espero genuen fruitua eman ez duten beste batzuk ere. Programak ematen digun feedback horretatik, bertan parte hartzen duten entitateak eta parte-hartzaileak, programa eguneratu eta gaurkotuagoa landuz eta sortuz goaz.

Une honetatik landu dugu eta aurkezten dugu 2021/2022 ikasturterako Mendiko Eskola-Kirol proiektu eguneratua, aurreko programei dagokienez aldaketa adierazgarriekin. Parte-hartzaile bakoitzaren garapen pertsonala bilatzen dugu, taldearen bidez pertsonekin funtzionatzen dugu, jarduerak sozializatuz, erlazio interpertsonalei, ohitura osasungarriei, inguruneari, programan parte hartzen duten agenteei, kirol, adimen, jarduera fisiko eta teknikoei garrantzi handia emanez. Lan guzti hori, pertsona, jarduera eta ingurunearekiko egokitzapen handiagoa baimentzen diguten pertsona gai eta arduratsuei esker lortuz. Une honetatik aurrera daukagun erronka eta desioa mendian egin daitezkeen modalitate guztiak gazteei eskaintzea da, era horretan Eskola Kiroleko adinean dauden gazteek Federazioari dagozkion modalitate guztiak frogatu ahalko dituzte, (espeleologia, arroila jaitsiera, eskalada, mendiko eskia…).

BMF-tik, bizitzako bide honetan hazi eta mendian zein honekin zuzenean erlazionatutako jardueren ezaguera, heziketa, profesionaltasuna eta gazteekin egiten den lan esperientzia, zabaldu nahi dugu. Mendi Eskola Kirol kanpainetan parte hartzen duten entitate eta pertsonek eskatutako interesei erantzutea nahi dugu, baita gizarte, gazte eta labirinto korapilatsua osatzen duten, klub, eskola eta jarduera eta bizitza-forma horretan interesa duten administrazio eta eskolen eskari berrietara irekitako lan-alor berriak zabaltzea nahi dugu.