Kirol eskalada eta Boulder-a

Aurten ere Bizkaiko Eskola Kiroleko Eskalada Liga egingo dugu. Liga hori Bizkaiko geografian zehar banatutako 5 jardunaldi puntuagarriz osatutako programa da.

Txapelketan Eskola Kiroleko adin tartean sartzen den oro parte har dezake, alegia, 2018-2011 urte bitartekoek parte har dezakete. 2009 eta 2010ean jaiotakoek federazio txartela aurkeztu beharko dute. Jardunaldi bakoitzean parte-hartzaile bakoitzak 3€ ordaindu beharko ditu.

Jardunaldietan parte hartzeko izen-emate epea froga bakoitzaren aurreko asteazkenean amaitzen da, egun hori baino lehen, izen-emate zerrenda eta ordainagiria hurrengo helbide elektronikora bidali behar da: mendieskolakirola@bmf-fvm.org

Hemen eskalada txapelketako datetako behin behineko egutegia:

DataLekua
2026-11-14Arbide eskalada aretoa (Ondarru)
2026-12-19Sakoneta kiroldegia (Leioa)
2027-01-23Climbat aretoa (Barakaldo)
2027-03-06Sputnik aretoa (Berango)
2027-04-10Alex Txikon aretoa (Lemoa)

OHARRA: Denboraldia aurrera joan ahala, baliteke data edota tokiren batek aldaketak izatea.