Ekipamendua

BMFko ekipamenduen eta birekipamenduen batzordeak hamarkada bat baino gehiago darama Bizkaian eskalada-guneak mantentzen, eta 2010az geroztik 200 bide baino gehiagotan jardun du. Batzorde honen eginkizunen artean dago antzinako ainguraketen ordez beste batzuk jartzea, bide berriak irekitzea, eremuak garbitzea eta eskalatzaileentzat arriskutsuak izan daitezkeen eremuetan jardutea.