Bizkaiko Mendi Lasterketen Liga-ren komunikatua
Bizkaiko Mendiko Lasterketen III. Ligarako proba puntuagarrietako bi bertan behera geratu direnez eta Covid-19aren pandemiak eraginda, proba batzuetan parte hartzeko egoera zailak direla eta, aldaketa batzuk egin dira jarraian zehazten dugun araudian.
- Azken sailkapen orokorrerako bost emaitzarik onenak hartuko dira kontuan (lehen sei ziren) eta hiru junior kategorian.
- Bizkaiko Mendiko Lasterketen III. Ligako finisher gisa hartuak izateko, parte-hartzaileek sei lasterketa bukatu behar izan dituzte (hiru Junior kategorian) (Lehen 9 eta 5 ziren, hurrenez hurren).
Aldaketa horiek Ligaren araudian sartu dira jada, eta esteka honetan kontsulta daitezke hemen.