Bizkaiko Xendazaletasun Ligaren komunikatua

COVID-19aren pandemia dela-eta Bizkaiko IV. Xendazaletasun Ligarako puntuagarriak diren bi proba bertan behera geratu direnez, beharrezkoa da ligako finalistatzat jotzea benetan antolatutako proba kopurura egokitzea.

Liga amaituta, bederatzi proba antolatu dira, eta, beraz, horietako hirutan parte hartu beharko da, ligako finalistatzat hartzeko eta proba horietan parte hartu izana egiaztatzen duen diploma eta oparia jaso ahal izateko.

Sari banaketa 2022an ospatuko den Bizkaiko V. Xendazaletasun Ligako lehen irteeran egingo da.