Arrigorriagako PR®-BI 15 eta PR®-BI 16 ibilbideen birhomologazioa
Bizkaiko Mendizale Federazioak ibilbide txikiko PR®-BI 15 Arrigorriagako harri gorriak eta PR®-BI 16 Atzoko bideak, gaurko ibiltariak birhomologatu ditu. Bide horien sustatzailea Arrigorriagako Udala da. Aipatutako bi bidezidorrak udalerriko tren-geltokitik abiatzen dira; lehenengoa 7,2 km-ko ibilbide lineala da, Ollargango tren-geltokian amaitzen dena, eta Malmasin magaletik eta Montefuerte parketik eramango gaitu. Bigarren ibilbidea zirkularra da, 14 km-koa, eta Mendikosolo parketik, Burdin Hesitik eta Abrisketako Done peri baselizatik igaroko gara.
Informazio guztia (trackak, topogida) esteka hauetan daude.