“BBK Mendi Martxak ’24 – Bizkaiko xendazaletasun VII. liga / VII. liga de senderismo de Bizkaia” BBK eta Bizkaiko Mendizale Federazioaren arteko lankidetza-proiektua da, eta BMF-FVMk Bizkaian homologatutako bidezidorrak, tokiko bide eta bide ezagunak eta balio handiko natur guneak sustatu eta ezagutaraztea du helburu.
Parte-hartzaileen artean sustatu nahi diren balioak hauek dira:
- Ingurumena zaintzea.
- Ezgaitasuna duten pertsonak sartzea.
- Familiaren parte-hartzea.
- Herritarren parte-hartzea, oro har, federatuta egon ala ez.
- Jardueren izaera ez-lehiakorra.
- Parte-hartzearen erregulartasuna.
- Ingurune naturalean moldatzen ikastea.
Herritar guztiei zuzenduta dago proiektua, eta Bizkaiko Kirol Egokituaren Federazioaren, GAUDE elkartearen, adimen-urritasuna duten pertsonei laguntzeko, eta Gextoko IBILKI klubaren, ezgaitasuna duten pertsonei laguntzeko, laguntza paregabea du proiektuak.
BMF-FVMk diseinatzen ditu ibilbideak, mendiko klub batekin lankidetzan, jarraibide hauetan oinarrituta:
- Ibilbideko zati bat homologatutako bidexka baten tarteren batetik igarotzen saiatu.
- Ibilbideak zailtasun txikia/ertaina izatea, parte-hartzaile guztientzat egokia eta 5 ordu baino gutxiagoan egin ahal izateko.
- Osasun zerbitzu finkoa eta mugikorra izatea.
- Federaturik ez dauden parte-hartzaile guztiei asegurua egitea.
- Gehienez ere 400-500 pertsonak har dezakete parte, ibilbidearen masifikazioa saihesteko.
- Erakunde publikoen baimenak lortzea.
- Markatze edo boluntarioen bidez ibilbidearen jarraipena egiteko behar diren laguntzak ematea.
- Parte-hartzaileen autosufizientzia ibilbidean alderdi hauetan:
- Motxila
- Arropa
- Bazkaria
- Ura
Proiektuak 7 jarduera ditu eta 3 edo gehiago egiten dituzten parte-hartzaileek BBKren opari bat jasoko dute BBK Aretoan egingo den “Finalisten gala” batean, programatutako jarduera guztiak egin ondoren.
Jardueretan parte hartu ahal izateko ordaindu beharreko inskripzio kuota irabazi asmorik gabeko gizarte erakunde bati emango zaio, “Finalisten gala” egiten denean.
ARAUDIA
- Parte hartzeko, nahitaezkoa izango da proba bakoitzean “Buscametas” plataformaren bidez izena ematea. Horretarako, inprimaki bat bete beharko da, datu pertsonalekin eta parte-hartzaileen kontrolerako beharrezkoak diren datuekin.
- Ordainketa banku-txartel edo bizum bidez egin beharko da ordainketa-plataforman. Hori eginez gero izen-ematea eginda egongo da. Ordainketa egiaztatu ondoren, plataformak mezu elektroniko bat bidaliko du izen-ematearen ziurtagiriarekin eta izen-ematea kudeatzeko lokalizatzaile batekin. Posta elektronikorik jasotzen ez bada, BMF-FVMrekin harremanetan jarri beharko da arazoa konpontzeko.
- Izena emateko epea jarduera hasi baino 15 minutu lehenago itxiko da.
- Gehieneko izen ematea lortuz gero, jarduera hasi baino bi ordu lehenago beste 30 inskripzio egingo dira jardueran parte hartzea erabakitzen duten pertsonentzat.
- Parte-hartzaileen kopurua mugatua denez, garrantzitsua eta gomendagarria da jarduera egin ezin duten pertsonei baja ematea, “Buscametas” plataformak eskaintzen duen inskripzioa kudeatuz. Itzulketa gastuengatik euro bat kobratuko da.
- Izen-ematea beste norbaiti ere laga dakioke, “Buscametas” plataformak eskaintzen duen izen-ematea kudeatuz. Horretarako, inskripzioaren kudeaketan sartu behar da, emandako lokalizatzailearekin, eta parte-hartzailearen datu guztiak aldatu.
- Jarduera eguna garaiz aurkeztu behar da asistentzia kontrolatzeko. Parte-hartzaile bakoitzak txip bat jasoko du, eskumuturrean edo orkatilan jarriko dena. Txip horrek irteera eta helmuga kontrolatzeko aukera emango du, irteerako eta helmugako arkuan dagoen alfonbratik pasatzean. Alfonbra jarduera hasten den ordutik azken parte-hartzailea heldu arte egongo da aktibo.
- Jardueran zehar, boluntarioen seinaleak eta jarraibideak errespetatu behar dira. Antolatzaileek ez dute erantzukizunik izango ibilbide bakoitzerako emandako jarraibideak betetzen ez badira.
- Iristean alfonbratik pasatu eta erakundeari txipa eman beharko zaio. Ezinbesteko arrazoiren batengatik jarduera uzten bada, erakundeari jakinarazi eta txipa entregatu beharko du.