BBK mendi martxen 7. irteera – Ibilki M.T. – Getxo

Azaroaren 22an, 2026ko BBK Mendi Martxen  7. eta azken irteera egin genuen Getxon. 270 parte-hartzaile baino gehiagok 14 kilometroko ibilbidea egin zuten Getxo eta Berango udalerrien artean, Munarrikolanda mendiaren gailurretik, tumulu eta trikuharrien hondarretatik, Burdin Hesiko bunkerretatik, 1914ko Getxoko ur-putzu zaharretik eta Bolua ibaitik igarota.

Google Argazkiak estekan lagundu nahi baduzue, zuenak gehitu ditzakezue.

Eskerrik asko Getxo eta Berango Udalei, Ibilki M.T. bolondrez taldeari, Getxoko Etorkinen Plataforma, San Nicolas Zabalik eta BBK Fundazioari