Mahai-ingurua: “Berdintasun eraginkorra eta errealaren alde”
Joan den martxoaren 10ean, Emakumearen Nazioarteko Eguna baino bi egun geroago, Torrebillela Aretoan 4 emakumek (Ana Zamacona, Aintzane Bilbao, Oihane Zabala eta María del Vado) osatutako mahai-ingurua izan zen. Emakume kirolari hauek kirolaren inguruko esperientziak eta bizipenak kontatu zizkiguten.
Mahai-ingurua Tallu Mendizale KKko Berdintasun Batzordeak antolatu zuen, eta Jone Larrinaga bertsolariak ere parte hartu zuen bertso dotoreak botatzen.
BMF-FVMk eskerrak eta zorionak eman nahi dizkie antolatzaileei eta klubari berdintasuna-ren alde egindako lan onagatik.
Mahai-inguruaren bideoa ikusi nahi baduzu sakatu hemen