“MENDIAN GORA” EUSKAL MENDIZALETASUNAREN HISTORIA

Basauriko Baskonia Mendi Taldearen 110. urteurrenarekin batera, martxoaren 14an, “Mendiak Gora” euskal mendizaletasunaren historiari buruzko erakusketa inauguratu zen.

Antxon Iturrizak, EMMOAko (Euskal mendizaletasunaren Museoa) idazkariak, aurkeztu zuen erakusketa. Martxoaren 31ra arte egongo da ikusgai Basauriko Ariz dorrean, astelehenetik ostiralera, 10:00etatik 13:15era eta 16:60tik 20:15era.