IPAR MARTXAREN NAZIOARTEKO EGUNA

Atzo, Gorlizen, Ipar Martxaren Nazioarteko Eguna ospatu zen.

Topaketak, uneak, kirola eta dibertimendua partekatzeko jardunaldia izan zen, Ipar Martxa  praktikatuz, belaunaldi arteko kirola, inklusiboa, herrikoia eta jasangarria, ingurune zoragarrian eta oso lagunarte onean.

150 parte-hartzaile baino gehiago izan ziren, besteak beste, mendiko klub batzuetako ordezkariak: Mungiako Tallu Mendi Taldea, Fruizko Kirkiñitu Mendizalde Taldea eta Portugaleteko Ganerantz Mendizale Taldea.

Ipar Izarra Nordic Walking Bilbao klubeko boluntarioei esker, ekitaldia arrakastatsua izan zen.

Horrez gain, Euskaditrek, Eroski Center eta Gorlizeko turismo bulegoaren laguntza izan zuen.