URRATSEZ URRATS, MENDI INKLUSIBOAGO BATERANTZ

Ekimen bikaina Grupo Alpino Turista taldearena,  Imazighengo Agharas elkartekoak PR BI 210 “Uraren bidea: Barakaldoko urtegiak” ibilaldian parte hartzera gonbidatu baititu.

Elkartean, migratzaileak gizarteratzeko eta kulturarteko sentsibilizaziorako lan egiten dute.

Elkartearen izenean Ridouane Chakouch, Ibilki Mendi Taldearen mendizalea izan dugu, ikusmen baxua duen mendizale bikaina da eta itsu edo ikusmen txikia duten pertsonak nola gida ditzakegun erakutsi digu.

BMF-FVMk Bizkaiko klubak animatu nahi ditu ekimen honekin bat egin dezaten, guztion artean mendi integratzaileagoa eta solidarioagoa egiteko.