MENDIKO KIROLARIENTZAKO HITZALDI-ENTRENAMENDUA
Larunbatean, abenduaren 14an, mendiko kirolarientzako hitzaldi-entrenamendua ospatu zen Bilboko Kirol Etxean.
Berrogeita hamar pertsona inguru izan ziren Juana Tur-ek (IMko kirol-teknikari entrenatzailea eta IMko Gaztela eta Leongo hautatzailea) emandako hitzaldian.
90 minutuko hitzaldia. Horren ondoren, atsedenalditxo batean, gorputzaren koordinazioa landu genuen, eta martxa nordikoaren teknika praktikan jarri genituen. Teknika hau entrenamendu gurutzatuak dituzten mendiko beste kirol batzuetara transferi daitekeela ikusi genuen. Euriagatik, ezin izan genuen teknika hau maldetan garatu. Hala ere, bertaratutakoen sentsazioak oso positiboak izan ziren.
BMF/FVMtik eskerrak eman nahi dizkiegu Nafarroa, Araba, Gipuzkoa eta Bizkaitik etorritako pertsona guztiei