Espainiako Ipar Martxako II. Kopa
250 parte-hartzaile baino gehiago bildu ziren joan den igandean, hilaren 5ean, Sariegon (Leon), Espainiako Ipar Martxako II. Kopan. Lehiaketa 12 kilometrokoa zen eta Espainiako kirolari onenek, bizkaitarrek barne, txapelketaz gozatzeko aukera izan zuten.
Bizkaitik Club Nordic Walking Bilbao eta Portugaleteko Ganerantz MT taldeetako martxariek parte hartu zuten.
Ganerantz MT taldeko Víctor Vivarrek lehen postua lortu zuen beteranoen D kategorian
Ipar Martxak gero eta praktikatzaile gehiago dituen kirola da. Izan ere, edozein adinetan egin daitekeen kirola da.
Parte hartzera animatzen zaituztegu!