Emakumea eta beroa. Kepa Lizarraga, BMF-FVMko medikua

Kepa Lizarragak, BMF-FVMko medikuak, idatzitako artikulua.

Badakizue, oro har, emakumeek gizonek baino arrisku handiagoa duzuela ariketa fisikoa egitean gehiegizko beroa izateagatik?

Arrazoietako bat da beroaren aurrean guk baino gehiago erabiltzen duzuela babes baskularra: gorputzeko azalera odol gehiago bidaltzen duzue erradiazio mekanismoaren bidez hoztu dadin. Horregatik da ohikoa aurpegia gorri jartzea.

Erregulazio termikoko mekanismo hori nahikoa ez denean, izerditzen hasi zarete.

Gizakiok 600 izerdi-gurin ditugu gure azalaren zentimetro karratu bakoitzean, eta zuek guk baino gehiago dituzue. Baina ikusi da tenperatura altuagoan zuen izerdia gizonezkoena baino beranduago hasten dela izerdia sortzen.

Hori mekanismo naturala izan daiteke deshidratazio arriskua murrizteko, izan ere, ehunekoetan, emakume baten gorputzak gizonbatenak baino ur gutxiago izaten du.

Izerditzea sexuaren arabera nola banatzen den ere desberdina da: emakumezkoetan handiagoa da eskuetan, besoetan eta oinetan, eta gizonezkoetan, berriz, ugariagoa gorputz-enborrean.

Izerdi guruinak ere zahartu egiten dira eta gaitasuna galtzen dute; beraz, adinean aurrera egin ahala, arrisku handiagoa dugu horrelako arazoak izateko.

Beroarekiko tolerantzia hobetzeko entrenamendu fisikoa modu ona da.

Hori maiz egiten duten emakumeek jaitsi egiten dute izerditzeko tenperatura-atalasea. Hau da, sedentarioak baino lehenago hasten dira transpiratzen, eta hobeto egokitzen dira berora.

Beraz, badakizue: mugitu! Mendian ikusiko dugu elkar!

Eskerrik asko, Amaia eta Leire!