Emakume izanda lo egitea. Kepa Lizarraga, BMF-FVMko medikua

Kepa Lizarragak, Bizkaiko Mendizale Federazioko medikuak, idatzitako artikulua.

Jardunaldiaren amaiera gertu da.
Eguzkia jaitsi eta ostertzeko erliebeen gainean pausatzen da, eta itzalak modu barregarrian luzatzen dira. Leku bat bilatu behar dugu denda jartzeko eta gaua pasatzeko; beraz, leku egokia bilatu behar dugu.

Motxilaren beheko aldetik oinarrizko bi elementu aterako ditugu: zakua eta koltxoneta edo esterilla. Pentsatu duzue pieza biek gizon eta emakumeentzako bertsioak dituztela?

Koltxoneten artean hainbat motatakoak aurki ditzakegu: forma beti mantentzen dutenak, gelaxka itxiko polimeroekin eginak, eta auto-puzgarriak edo puzgarriak.

Edozein kasutan, material arinak eta isolatzaileak erabiltzeaz gain, formari ere erreparatzen zaio, erabiliko dituen pertsonaren gorputzera ahalik eta ondoen egokitzeko. Eta argi dago profil femeninoa eta maskulinoa desberdinak direla, eta batez bestekoan zuek aldaken zabalera handiagoa duzuela, neurri berean.

Horregatik, ikusiko duzue esterilla markarik onenek eredu bereiziak eskaintzen dituztela emakumeentzat eta, forma trapezoidala eskaini beharrean, aldaka parean zabalagoak direnak eskaintzan dituzte.

Lozakuak ere desberdinak dira. Eta, bere kasuan, ez bakarrik forman, goian aipatutakoa ere kontuan hartzen baitu, beharrezkoa izan gabe berotu beharreko aire-bolumen handia gera ez dadin, baizik eta isolamendua ere desberdina izan dadin.

Orain, inork irakurtzen ez digunez, onartuko didazue oinak eta ipurdi hotzak izatea nahiko arrunta dela zuen artean, ezta? Izan ere, eremu horietako odol-fluxua, oro har, desberdina da generoen artean. Eta tenperaturaren pertzepzioa ere bai, zenbait gradu freskoagoak baitira zuen kasuan.
Konpentsatzeko eta zakua iragarritako erosotasun-tenperaturara egokitzeko, emakumeentzako diseinuek gizonezkoenak baino isolamendu handiagoa dute hanketan eta oinetan.

Beraz, gau eta guzti bidaiak prestatzen dituzunean, Amaiarena argazki horretan bezala, saiatu zakua eta koltxoneta ondo aukeratzen, denak ez baitira berdinak.