Bizkaiko Xendazaletasun V. Liga eta FEDME Xendazaletasun Liga 2022

BIZKAIKO XENDAZALETASUN V. LIGA ETA 2022ko FEDME XENDAZALETASUN LIGAren seigarren irteeraren izen-emateak irekiko direla jakinarazten dizuegu. EGUNA: 2022/09/11
Irailaren 11n, Bizkaiko Mendizale Federazioak eta Bizkaiko Foru Aldundiak  Bizkaiko V. Xendazaletasun Ligaren seigarren jardunaldia antolatu dute: GR123/ E9  Etapa 11: Ispaster-Laida.

Seigarren jardunaldi honek bi ibilbide mota izango ditu: 8 kilometroko ibilbide labur bat Ibarrangelutik aterako dena eta Laida izango duena helmuga, eta 15 kilometroko ibilbide luze bat, Eatik Laidarako bidea egingo duena.

Parte hartu nahi dutenek irailaren 8ra arte izango dute izena emateko aukera esteka honetan. Ekitaldiaren egunean ez da izena ematea onartuko.

Informazio gehiago hemen.