“Euskal Mendizaletasunaren Historia” erakusketa

EMMOAk (Euskal Mendizaletasunaren Museoa), Santurtziko Udalarekin eta Euskal Mendizale Federazioaren laguntzarekin, “Euskal Mendizaletasunaren Historia” erakusketa antolatu du ekainaren 3tik 30era Santurtziko Jauregia Dorretxean (Bizkaia).

Inaugurazioa ekainaren 3an izango da, arratsaldeko 19: 00etan, Antxon Iturrizaren eskutik.

Animatu bisitatzera!