BIZKAIKO “EMAKUMEA ETA MENDIA II. TOPAKETA

Ekainaren 17an eta 18an Bizkaiko Mendizale Federazioak antolatua, Emakumea eta Mendia II. Topaketa izango da Zugaztietan (Bizkaia). Topaketak trukerako eta prestakuntzarako gune bat sortzeko balioko du, parte-hartzaileek esperientziak, ezagutzak eta kezkak partekatzeko eta loturak ezartzeko aukera izan dezaten. Halaber, mendiko jarduera guztietan emakumeen parte-hartze aktiboa aldarrikatzeko eta esparru horretan askotan ohikoak diren genero-estereotipoen aurka borrokatzeko gunea izan nahi du.

Topaketa hilaren 17an (larunbata) goizeko 9:00etan hasiko da. Topaketan, hainbat tailer egingo dira, hala nola orientaziokoa, Oruxmap edo IGN aplikazioaren bidez, norabide-barra erabiliz itsuak edo ikusmen murriztua duten emakumeak gidatu, yoga.

Elkar ezagutzeko gune bat ere egongo da, non mendizale ezberdinak; Begoña Ochagabia, Susana Ruiz Mostazo, Izaskun Elejaga, Tallu MTeko eta Elkarregaz taldeko emakume mendizale handiak besteak beste gurekin izango dira eta euren esperientziak kontatuko dizkigute.  Hausnarketarako eta elkarrizketarako unerik ez da faltako.

Igandean, ekainak 18, 14 kilometro inguruko ibilbide interesgarria egingo dugu Zugaztietako mendietan barrena, eta bazkaldu ondoren amaituko dugu topaketa, bateratze-saio batekin.

Azken batean, asteburu bat mendian ibiltzeko eta gozatzeko, baina baita ikasteko eta elkar ezagutzeko ere.

Federatuta egon edo ez, edozein emakumek har dezake parte, eta izena emateko hurrenkeraren arabera beteko dira plazak, leku-kopurua bete arte.

Izena emateko prezioa 50 eurokoa da federatuentzat eta 55 eurokoa federatu gabeentzat.

Larunbatean edo igandean egun bakar batean joateko aukera ere dago.

Parte hartzen duten emakume guztiek aseguruaren estaldura izango dute.

Izena emateko formulario hau bete behar da:

Informazio gehiago nahi izanez gero, bidali mezu bat emakumeaetamendia@bmf-fvm.org helbidera.

Kartela deskargatu.

Programa deskargatu.

Emakumea eta Mendia II. Topaketa tracka deskargatu