Hemen duzu Fundación Lurgaia Fundazioa-k BBK-k babestutako “Mendi Martxak” ekimenaren baitan antolatutako ingurumen ekintzari buruzko informazio guztia.

Izen-emate data: urriak 30 astelehena

Izena emateko azken eguna: azaroak 9, osteguna

  • Gerekiz (Muxika) inguruan zuhaitzak landatzea
  • 2023ko azaroaren 11n, larunbata, 9: 00etan (bertaratze-kontrola autobusa irten baino ordu erdi lehenago hasiko da)

Datorren azaroaren 11n hitzordu garrantzitsua dugu 2023ko BBK MENDI MARTXAK programa osatzeko. ERRONKA dator!! Aurten 7 jarduera bikoitz egingo ditugu lurralde osoan zehar (Berriz, Balmaseda, Lemoa, Barakaldo, Basauri, Mungia eta Bilbo), herri bakoitzean mendi-martxa bat eta ingurumenari buruzko hitzaldi bat. Egun horretan gure basoei bultzada bat eman nahi diegu eta, bide batez, proiektuak aurten sortutako emisioak konpentsatu. Nola egingo dugu? Oso modu erraz eta naturalean: zuhaitzak landatuz auzolanean, gure lurraldean modu tradizionalean gauza asko egin diren bezala.

ERRONKAREN helburua ez da soilik BBK MENDI MARTXAK 2023 karbono-emisioei dagokienez programa neutroa izatea , baizik eta gure planetarako beharrezkoa den zerbait egiteko aukera izango dugun jaia izatea: zuhaitz bat… edo bi landatzea. Gainera, landatutako zuhaitz horiek komunitatearen kontzeptua hobekien irudikatzen duen adibide naturalaren parte izango dira: basoa.

Horretarako, Gerekiz parajeraino hurbilduko gara, Muxikako udalerrian eta Urdaibaiko Biosfera Erreserbaren barruan. Mungiako Matxin plazan (udaletxea) geratuko gara goizeko 9etan, eta Gerekiz gainera joango gara autobusez. Handik, landaketaren lekuraino joango gara, 700 metro inguru oinez. Lurgaia Fundazioko teknikariek baso bat zer den azalduko digute, zuhaitzek, zuhaixkek eta hura osatzen duten gainerako organismoek taldean nola lan egiten duten eta landatzen erakutsiko digute. Gure baso mistoetako espezie batzuetako 300 zuhaitz eta zuhaixka inguru landatzea da asmoa: haritzak, urkiak, hurritzak, gorostiak, sagarrondo basatiak, mendiko zumarrak, lizarrak edo elorri zuriak, besteak beste.

Antolakuntzak eskularruak, erremintak (palak eta aitzurrak) eta derrigorrezko istripu-asegurua emango ditu, eta luntx agroekologiko batekin amaituko dugu eguna. Erronka 14: 00ak aldera amaitutzat eman nahi da eta ordu horretan Mungiara itzuli berriro autobusez.

Jarduera egokia da adin guztietako pertsonentzat, eta praka luzeak (eguzkia egin arren), uretako arropak eta mendiko oinetakoak eramatea gomendatzen da. Era berean, gomendatzen dizuegu kantinplora bat eramatea urarekin eta zerbait pikatzeko goiz erdian, beharrezkoa iruditzen bazaizue. Parte hartzea doakoa da eta aldez aurretik izena eman behar da webgune honen bitartez.

Ikasi, gozatu eta parte hartu gurean, gure basoetan.

Acción medioambiental