BBK MENDI MARTXAK

BBK Mendi Martxak ’26BBK eta Bizkaiko Mendizale Federazioaren arteko lankidetza-proiektua da, eta BMF-FVMk gure mendizale, mendi-ibiltari eta mendi-zaleentzat oso ezagunak ez diren leku horiek ezagutaraztea eta errespetatzen irakastea du helburu, baita ezgaituen kolektiboaren integrazioa sustatzea ere mendizaleen artean.

Parte-hartzaileen artean sustatu nahi diren balioak hauek dira:

  • Familien parte-hartzea, txikienak mendi-munduan hasiz. Horretarako, gehienez 13 eta 15 kilometro arteko ibilbideak egingo dira.
  • Natura errespetatzeari, ingurumena zaintzeari eta gainerako parte-hartzaileekin lankidetzan aritzeari eta laguntzeari buruzko kontzientziazioa.
  • Gure lurraldeko bidexka homologatuak ezagutzea.
  • Ingurumenaren onerako, mendiko masifikazioa saihestea, eta, beraz, parte-hartzaileen kopurua 450-500era mugatzea. Era honetan, Bizkaiko Foru Aldundiak adierazten dizkigun mugak errespetatzen ditugu.

Herritar guztiei zuzenduta dago proiektua, eta Bizkaiko Kirol Egokituaren Federazioaren, GAUDE elkartearen,  adimen-urritasuna duten pertsonei laguntzeko, eta Gextoko IBILKI klubaren, ezgaitasuna duten pertsonei laguntzeko eta integrazioa, laguntza paregabea du proiektuak.

BMF-FVMk diseinatzen ditu ibilbideak, mendiko klub batekin lankidetzan, jarraibide hauetan oinarrituta:

  • Ibilbideak zailtasun txikia/ertaina izatea, parte-hartzaile guztientzat egokia eta 5 ordu baino gutxiagoan egin ahal izateko.
  • Osasun zerbitzu finkoa eta mugikorra izatea.
  • Federaturik ez dauden parte-hartzaile guztiei asegurua egitea.
  • Gehienez ere 400-500 pertsonak har dezakete parte, ibilbidearen masifikazioa saihesteko.
  • Erakunde publikoen baimenak lortzea.
  • Markatze edo boluntarioen bidez ibilbidearen jarraipena egiteko behar diren laguntzak ematea.
  • Parte-hartzaileen autosufizientzia ibilbidean alderdi hauetan:
    • Motxila
    • Arropa
    • Bazkaria
    • Ura

Proiektuak 7 jarduera ditu.

Jardueretan parte hartu ahal izateko ordaindu beharreko inskripzio kuota irabazi asmorik gabeko gizarte erakunde bati emango zaio.

ARAUDIA

  • Parte hartzeko, nahitaezkoa izango da proba bakoitzean Federazioaren webgunearen bidez (https://bmf-fvm.org/eu/bbk-mendi-martxak/) izena ematea. Horretarako, inprimaki bat bete beharko da, datu pertsonalekin eta parte-hartzaileen kontrolerako beharrezkoak diren datuekin.
  • Ordainketa banku-txartel bidez egin beharko da ordainketa-plataforman. Hori eginez gero izen-ematea eginda egongo da. Ordainketa egiaztatu ondoren, plataformak mezu elektroniko bat bidaliko du izen-ematearen ziurtagiriarekin. Posta elektronikorik jasotzen ez bada, BMF-FVMrekin harremanetan jarri beharko da arazoa konpontzeko.
  • Izena emateko epea jarduera hasi baino 5 minutu lehenago itxiko da.
  • Jarduera eguna garaiz aurkeztu behar da asistentzia kontrolatzeko. Parte-hartzaile bakoitzak txip bat jasoko du, eskumuturrean edo orkatilan jarriko dena. Txip horrek irteera eta helmuga kontrolatzeko aukera emango du, irteerako eta helmugako arkuan dagoen alfonbratik pasatzean. Alfonbra jarduera hasten den ordutik azken parte-hartzailea heldu arte egongo da aktibo.
  • Jardueran zehar, boluntarioen seinaleak eta jarraibideak errespetatu behar dira. Antolatzaileek ez dute erantzukizunik izango ibilbide bakoitzerako emandako jarraibideak betetzen ez badira.
  • Iristean alfonbratik pasatu eta erakundeari txipa eman beharko zaio. Ezinbesteko arrazoiren batengatik jarduera uzten bada, erakundeari jakinarazi eta txipa entregatu beharko du.

EGUTEGIA

DataUdalerriaAntolatzaileaIbilbidea
Otsailak 8BerrizAmaraune M.K.E.Arietzu
Martxoak 15PortugaleteGanerantz M.T.Serantes
Apirilak 19OtxandioMiru Gain M.T.San Bernabe
Maiatzak 24ZeanuriJoko Alai M.T.Zehaztu gabe
Irailak 13OrtuellaEnkarterri M.T,Zehaztu gabe
Urriak 4BarakaldoG.A.T. BarakaldoZehaztu gabe
Azaroak 8GetxoBIbilki M.T.Zehaztu gabe

2026ko JARDUERAK

Arietzu-BBK-26

2026-02-08Inskripzio irekia