Emakumea eta Mendia batzordearen helburua mendiko kirol guztietan emakumeen parte-hartzea sustatzea eta areagotzea da, eta hori zeharka egitea federazioko batzorde guztietan. Eskalada, alpinismoa, mendiko lasterketak, mendiko eskia, xendazaletasuna eta martxa nordikoa dira emakumeen eskura jarri nahi ditugun jardueretako batzuk.
Hauxek dira gure ekintza-lerro nagusiak:
- Emakumeen parte-hartzea handitzea mendiko jarduera guztietan.
- Bizkaiko emakumeak ikusaraztea eta aintzat hartzea, gazteenen erreferente izan daitezen, eta haien ezagutzak, esperientziak eta balioak kirola garatzen lagun dezaten.
- Mendiko jardueretan prestakuntza areagotzea.
- Emakumeen lidergoa sustatzea, zuzendaritza-postuetan parte har dezaten bultzatzeko.
- Emakumeen parte-hartzea sustatzen eta ikusarazten duten proiektu guztiak babestea.
- Emakumeak mendiko jardueren onurez kontzientziatzea.