Hitzaldia “Xendazaletasuna eta Mendi Egokitua”
Datorren martxoaren 16an, 19: 00etan, “Xendazaletasuna eta Mendi Egokitua” hitzaldia izango da Kirol Etxeko areto nagusian (Martín Barúa Picaza, 27 Bilbao).
Christian Rodríguez kirol teknikari, mendi gidari eta Bizkaiko Mendi Federazioko desgaitasun gaietarako aholkulariak eta Aitor González Angulo Bizkaiko Kirol Egokituaren Federazioko presidenteak emango dute hitzaldia.
Hitzaldi informatibo honen bidez, BMF-FVMk mendizale guztiak sentsibilizatu nahi ditu, eta bereziki klubak, dibertsitate funtzionala duten pertsonek mendiko kiroletan parte hartzeak duen garrantziaz. Horregatik, balio solidarioak sustatu nahi eta behar ditugu, desgaitasuna duten eta desgaitasunik ez duten pertsona guztiok ingurune naturalean elkarrekin parte har dezakegula sentitzen laguntzeko.