Ipar Martxako arbitroen lehen promozioa

Asteburu honetan, EMF/FVMk antolatutako Euskal Herriko Ipar Martxako arbitroen lehen ikastaroa egin da Bilbon. Lehen promozio honetan Bizkaiko ordezkaritza zabala dago. Ikastaroa Euskal Herriko Txapelketako probaren batean egingo diren praktikekin bukatuko da.

BMF-FVMk etorkizuneko arbitroak zoriondu nahi ditu, eta kirol osasungarri horren alde egiten jarraituko du, onura ugari ekartzen baititu.