III. Euskadi eta Nafarroako ipar martxa kopa eta Euskadiko txapelketa
Joan den igandean, irailak 22, ospatu zen lehen aldiz Portugaleten, Portugaleteko Ganerantz M.T.k antolatuta III. Euskadi eta Nafarroako Ipar Martxa kopa eta Euskadiko txapelketa
Pasa den igandean, irailak 22, Ganerantz Mendi Taldeak antolatuta, Portugaleten ospatu zen lehen aldiz Ipar Martxako Vasco-Navarra Kopako hirugarren proba eta Euskadiko Txapelketa.
Bizkaia Zubia lekuko zutela, Errioxatik, Segoviatik, Nafarroatik, Gipuzkoa Arabatik eta Bizkaitik etorritako martxalariek parte hartu zuten proban, Crevillent Alacanteko klubeko kideekin batera.
proban
Lehenik, federatutako martxadore taldea irten zen, eta, ondoren, open proban (proba herrikoia) parte hartu zutenak, eta eskola-kirola sustatzeko 5 haur.
BMF-FVMtik zorionak eman nahi dizkiegu proba hau egitea ahalbidetu duten parte-hartzaile, antolakunde, arbitro eta boluntarioei.
Gogoratu, urriaren 13an, Gorlizen, III. Euskadi eta Nafarroako Ipar Martxako 4. proba ospatuko dela.








