HITZALDIA Martxa Nordikoa, mendizaleentzako kirol aproposa
Irailaren 26an, 19:00etan, Bizkaiko Mendi Federazioak antolatuta, “Ibilketa Nordikoa, mendi eta mendizaleentzako kirol ezin hobea” hitzaldia izango da Kirol Etxeko ekitaldi-aretoan (Martín Barúa Picaza, 27 Bilbao).
Marisa Lagok, Martxa Nordikoko irakasleak eta Ingurumen Gidak emango du hitzaldia, eta mendizaleentzat jarduera hori egiteak dituen abantailez hitz egingo digu. Horrez gain, urriaren 16an, 10:30ean, Gorlizen egingo den I NW BIZKAIA COSTA Txapelketa Bizkaia – Kopa Vasconavarra aurkeztuko da. Ekitaldi hau Bizkaian antolatuko den lehena izango da eta, beraz, federazioak pertsona guztiak animatzen ditu kirol honetan parte hartzera eta hura ezagutzera.
Izena emateko: