BGME ikastaroak

ABUZTUA: Abuztuan Bizkaiko Goi Mendi Eskola itxita egongo da. Izen-emateak eta kontsultak irailetik aurrera kudeatuko dira.

DERRIGORREZKOA: federazio-lizentzia mendian izatea.

Bizkaiko Goi-mendi Eskolak ikastaroak Bizkaiko Mendizale Federazioko Klubei, eta lagun federatuei zuzentzen dizkie, mendiko ekimen (adibidez, eskalada, alpinismoa edota eskia) teorian, praktikan eta segurtasunean hasteko edota sakontzeko.

Hurrengo ikastaroen datak

DataIkastaroaIzena emate
Otsaila
07 - 08Mendi ertaina neguan
19Lehen laguntzak
21 - 22Mendiko eskia
28 - 01 marAlpinismo 1 (hastapena)
28 - 01 marZiurtasuna elur-jausietan (STA 1) ACNA
Martxoa
07 - 08Mendiko eskia
07 - 08Alpinismo 1 (hastapena)
14 - 15Eskia tratatu gabeko elurretan

Izen-emateak

Bakarrik mendian federatutak dauden pertsonek  izena eman dezakete Bizkaiko Goi Mendi Eskolaren egutegian antolatutako ikastaroetan.

Ikastaroaren inskripzioa formalizatzeko, egin klik izena eman nahi duzun ikastaroari dagokion inskripzio-zutabean.

Oharrak

  • Ikastaro aurreratuenetarako edo teknikoentzat, gutxieneko baldintza teknikoak eta esperientzia-baldintzak betetzen direla ziurtatu behar da.

Baldintzak

  • Ikastaroak egingo dituzten lagunek federazio-lizentzia eguneratuta egon behar dute.
  • Inskripzioa onartu ondoren ikastaroan plaza bermatzeko, online ordainketa egin beharko da.
  • Ikastaroaren ordainketa soilik itzuliko da ikastaroa bertan behera gelditzen bada edo arrazoi justifikatuagatik.

Prezioan barne:

  • BGME-ko irakaslea.
  • Material teknikoa.
  • Material didaktikoa.

Preziotik kanpo:

  • Ostatua.
  • Janaria.
  • Garroia.