Martxa nordikoa

Bizkaiko Mendi Federazioak, Euskaditrek enpresarekin lankidetzan, Martxa Nordikoaren oinarria ikasteko aukera eskaintzen die federatuei. Horretarako, berariazko makilekin ibiltzen da, gorputza aurrerantz bultzatzen duen teknika zehatz batekin, gizakiaren mugimendu-eredua errespetatuz. Entrenamendurako ariketa bikaina da, eta mendian ere oso baliagarria.

Kirol honen oinarria ikasi nahi baduzu, Euskaditrek-ek Bilbon urte osoan antolatzen dituen ikastaroetan eman dezakezu izena (ikus egutegia).

Hastapeneko ikastaroak 3 orduko iraupena du eta saio batean edo bi saiotan egin dezakezu, bakoitza ordu eta erdikoa. Taldeak txikiak dira irakaskuntza bermatzeko.

Ikastarorako, Martxa Nordikorako makila espezifikoak utziko dizkizugu. Ikastaroaren prezioa saio batean 30 €-koa da eta 2 saiotan 35 €-koa. Bizkaitar federatua bazara, 5 €-ko deskontua izango duzu ikastaroaren prezioarekiko.

Ordutegiak egutegian kontsulta ditzakezu.

Izena emateko nahikoa da formulario hau betetzea.

Hurrengo datak

Ikastaro honetarako ez dago hurrengo datarik.