Mendiko emakume korrikalarientzako tailerra

Ikasi, korrika egin eta beste mendizaleekin konektatu!

Federatua agurgarria:

Bizkaiko Mendizale Federazioko Berdintasun batzordeak urriaren 11n Arrigorriagan ospatuko den mendiko emakume korrikalarientzako tailerrean parte hartzera gonbidatu nahi zaitu. Tailer hau ArrigoKorrika Klubeko emakumeek gidatuko dute.

Tailerraren helburua trail running-aren praktika sustatzea da, emakumeek seguru sentitzen diren ingurune bat eskainiz. Horretarako, eguneroko jardueran erabilgarriak izango diren tresna praktikoak eskainiko dira.

Egitaraua:

9:00–10:00 – Nutrizio-hitzaldia
Mireia Metales medikuntza integratiboan adituak kirol-nutrizioari buruzko hitzaldia emango du. Kirola egin aurretik eta bitartean elikatzeko eta hidratatzeko moduari buruz hitz egingo digu.

10:00–11:00 – Indar-ariketen masterclass-a
Saio praktikoa, lesioen prebentzioan eta errendimenduaren hobekuntzan indar-ariketen garrantzia azpimarratzeko.

11:00–11:30 – Korrika-teknikaren saioa
María Delgado-k korrika-teknika lantzen lagunduko digu, errendimendua hobetu eta lesioak saihesteko helburuarekin.

11:30–13:30 – Trail running ibilbidea

Pastorekogorta inguruan ibilbide zirkularra, María Delgado-ren gidaritzapean. Irteera Arrigorriagako kiroldegitik izango da. Ibilbidea: 10 km eta +400 metroko desnibela.

Amaieran, lunch bat eskainiko da eta kiroldegiko dutxak erabiltzeko aukera egongo da.

Plazak mugatuak dira eta izen-emate ordenaren arabera esleituko dira.

Gakdu egingo duzu? Ziurtatu zure lekua!

Federatuentzako prezioa: 15 €
Federatu gabeentzako prezioa: 20 €