BBK MENDI MARTXAK AMAITU DA PAGASARRI ETA PASTOREKORTAREN MAGALETIK EGINDAKO IBILBIDEAREKIN

Joan den igandean, abenduaren 18an, mendizale ugari bildu zen Bilbon BBK Mendi Martxak 22 ekimenaren lehenengo edizioko azken martxan parte hartzeko. BBK, erakunde babeslea, Bizkaiko Mendi Federazioarekin eta Bilboko Aixemendi klubaren laguntzarekin antolatu zen.

Ibilaldiak Bizkaia Frontoian (Miribilla) izan zuen irteera eta Pagasarri mendiaren magaletan zehar joan zen Gangoiti eta Pastorekorta artean. Aixemendiko 28 boluntarioei esker ibilbidea ondo markatuta egon zen, eta gatazkatsuak izan zitezkeen puntuetan beti egon zen boluntarioren bat beharrezko jarraibideak emateko. Gainerako martxak bezala, martxa inklusiboa izan zen, familiarra eta zailtasun teknikorik gabea.

Ibilbidea bukatutakoan, parte-hartzaile guztiek opari bana jaso zuten eta hamaiketako ederra dastatzeko aukera izan zuten.

Aurreko egunetan, Miguel Delibes biologo eta naturistak hitzaldi bat eman zuen, eta Pagasarriren magalean 100 gorosti landatzea izan zen ingurumen-ekintza.

BBK Mendi Martxak´22ren helburua bikoitza da: batetik, mendizaletasuna bultzatu nahi da, izaera herrikoia eta inklusiboa ahaztu gabe, eta, bestetik, ingurumenarekiko konpromiso handiagoa lortu nahi da.

Esteka honetan, ibilaldiaren argazki batzuk ikus daitezke.