AMAITU DA BIZKAIKO V. XENDAZALETASUN LIGA

Joan den azaroaren 20an, Orozkon, Basauriko Baskonia Mendi Taldeak antolatuta, amaitutzat eman genuen Bizkaiko V. Xendazaletasun Liga, PR®-BI 33 Ibarra ibilbide ikusgarria eginez eta Kirikiñausien ibilbidearen zati bat.

Aurten hamaika klub arduratu dira ibilbideak antolatzeaz, eta guztira 719 parte-hartzaile izan ditugu, 1737 inskripziotatik; horietatik % 47,56 emakumeak dira (342), % 52,44 gizonak (377); horietatik % 6,9 adingabeak dira (49). Esan dezakegu Ligan adinak ez duela garrantzirik, izan ere, parte hartzea adinari dagokionez, 3 urtetik 80 urtera bitartekoa izan da.

Portugaleteko Ganerantz Mendi Kluba, Grupo Alpino Turista Barakaldo jarraiturik  eta Ganguren Mendi Taldeak izan dira Ligan parte-hartzaile gehien izan dituzten klubak, parte hartu duten Bizkaiko gainerako klubak ahaztu gabe.

Hamaika irteeretan zehar 154 kilometro baino gehiago eginda, parte hartzaile askorentzat aukera ona izan da xendazaletasunean hasteko, labur zein ibilbide luzeak ezagutzeko aukera eta naturaz gozatzeko. Era berean, Bizkaiko eta beste erkidego batzuetako hainbat klubetako mendizaleak ezagutu eta haiekin harremanetan jarri ahal izan dira, eta horrek laguntasun eta adiskidetasun giroa sortu du parte-hartzaile guztien artean.

BMF-FVMk eskerrak eman nahi dizkie parte hartu duten pertsona guztiei eta Bizkaiko VI. Xendazaletasun Ligan parte hartzera animatu nahi ditu.

 

 

Bizkaiko Mendizale Federazioak bideoa honen bidez eskerrak eman nahi dizkie Bizkaiko Xendazaletasun Ligako 11 irteeretan lagundu diguten boluntario guztiei. Zuek guztiak gabe ez zen posible izango.