SEGURTASUNERAKO PRESTAKUNTZA
BMF-FVMren helburua mendiko prebentzio- eta segurtasun-prestakuntza sustatzea da, eta, horregatik, aurten Lehen Sorospenei buruzko ikastaroak eman zaizkie 130 pertsona ingururi, horien artean Gorbeiako aterpetxeko 3 zaindariei. Eta gure mendizaleen segurtasuna hobetzeko, Gorbeiako aterpean desfibriladore berri bat jarri da eta satelite bidezko telefono bat erosi da.
Era berean, Segurtasun eta Eskiko batzordeek,
Era berean, Segurtasun eta Eskiko kideek mendiko erreskaterako ohatila bat erosi dute eta Regil zeharkaldiaren talde antolatzailearen laguntzarekin, mendi erreskatearen simulakroa egin dute Europako Mendietan. Bertan, erreskate-ohatila erabili dute, motxila moduan garraiatzeko eta helitransporta izateko aukera ematen duten hainbat agertokitan erabiltzeko.








