Tasa Legea

Honako hauek tasaren eraginpean egongo dira

Arrisku-kirolak.

Bilaketa-, erreskate- edo salbamendu-lanak pertsonentzat arriskutsu diren jolas- edo kirol-jarduerak egitearen ondorio direnean.

Gogoratu behar da mendizaletasuna edota perretxikotan joatea, esaterako, ez daudela arrisku-kirol edo -jarduera gisa katalogatuta; horrenbestez, kasu horietan ez da tasarik kobratuko, ezpada eguraldi txarra dagoenean egin direla (betiere Larrialdiei Aurre Egiteko eta Meteorologiako Zuzendaritzak alerta laranja edo gorria aktibatu badu euriagatik, haizeagatik, elurragatik, olatu altuengatik, etab.).

Eusko Jaurlaritzak honako hauek katalogatu ditu arrisku-kirol gisa:

Urpekaritza, igeriketa-zeharkaldiak, windsurfa, flysurfa, uretako eskia, wakeboarda, wakesurfa, skurferra, uretako motoak, bodyboarda, surfa, raftinga, hydrospeeda, piraguismoa, arraunketa, arroilen eta troken jaitsiera, zubi-saltoa, goma-saltoa, kite buggya, quadak, eskalada, kirol-espeleologia edo «espeleismoa», mendiko bizikleta babes-kaskorik gabe, moto-krosa, mendiko motordun ibilgailuak, raid eta trec diziplinetako hipika, zaldizko turismo eta ibilaldiak, eskia, snowboarda, elurretako motoak, paraskia, snowbikea, mushinga, skibikea, aerostazioa, parakaidismoa, base-jauzia, hegaldiak ultrarinetan, hegaldiak motordun aparatuetan, parapentea, delta hegala eta parasailinga.

Gune arriskutsuak edo sarbide mugatua dutenak.

Bilaketa-, erreskate- edo salbamendu-lanak arrisku-seinalea jarrita dagoen lekuetan edo sarbidea mugatuta edo debekatuta dutenetan egiten direnean ordaindu egin beharko da.

Eguraldi txarra.

Bilaketa-, erreskate- edo salbamendu-lanak aurkako fenomeno meteorologikoen ondoriozko alerta laranja edo gorria dagoela egiten direnean, jarduera batzuk arriskutsuago bihur ditzakeen aurkako meteorologia egoeretan ere ordaindu egin beharko da. Mendizaletasuna edo perretxikotan joatea ez dira arrisku-jarduerak. Hala ere, alerta laranja edo gorria izanik erreskate-lanak egin behar izanez gero, tasa ordaindu beharko da.

Arriskua dagoela simulatzea.

Zerbitzua objektiboki justifikatutako arrazoirik gabe eskatzen denean edo arriskua dagoelako itxurak egiten direnean ordaindu egin beharko da.

Honako hauek ez dira tasaren eraginpean egongo:

  1. Katastrofe edo hondamendi publikoko egoeretanEz da pertsonen bilaketa-, erreskate- edo salbamendu-zerbitzuak emateagatiko tasarik ordaindu behar izango katastrofe edo hondamendi publikoko egoeretan, edota zerbitzu horiek interes orokorreko arrazoiengatik, eta ez partikularren edo ondasun jakinen mesedetan, ematen direnean.
  2. Itsasontziak edo itsasoaEz da tasa ordaindu beharrik izango itsasoan pertsonak salbatzeagatik edo itsasontziak erreskatatzeagatik, legedi espezifikoan eta nazioarteko hitzarmenetan aurrez ikusita dauden kasuetan.
  3. BoluntarioakInolaz ere ez da bilaketa-, erreskate- edo salbamendu-zerbitzuak emateagatiko tasarik ordaindu behar izango lanok boluntarioak egin badituzte. Tasa aplikatuko da soilik zerbitzu profesionalak erabili behar izan direnean.
  4. Urritasunak eta hildakoakOrdaindu behar izatetik salbuetsita egongo dira edozein motatako anomalia, urritasun edo nahasmendu psikikoa duten pertsonak, 16 urtetik beherakoak eta erreskatean, horren aurreko fasean edo ondorengo fasean hildako pertsonak, betiere heriotza gertatu bada bilaketa-, erreskate- edo salbamendu-zerbitzuak mugiarazi dituen kausen ondorio gisa.

Euro/orduko tarifa

Kuota zehazteko, bi faktore hartuko dira kontuan: batetik, zerbitzua emateko erabilitako profesionalen eta bitarteko materialen kopurua, eta, bestetik, profesional edo bitarteko material bakoitzak zerbitzua ematen igarotako denbora. Zenbateko hauek hitzartu dira:

  • 37,08 € zerbitzuan parte hartu duen agente bakoitzeko.
  • 39,14 € ibilgailu bakoitzeko.
  • 2.155,79 € helikoptero bakoitzeko.
  • 394,49 € parte hartu duen itsasontziak 18 metro baino gutxiagoko luzera badu.
  • 2.077,51 € parte hartu duen itsasontziak 18 metro baino gehiagoko luzera badu.

Ordu-zatikien kasuan, tarifaren zenbatekoak modu proportzionalean aplikatuko dira. Gehienez ere lau orduko tartea likidatuko da.

Hausnarketa

Arrisku-kirolak praktikatzen duten pertsonak, federazioan elkartuta egotea komenigarria da ez bakarrik erreskatatze baten gastuei aurre egiteko, baizik eta Federazioa den bezala komunitate espezializatu batean izatea, informaziorako sarbidea errazten du, heziketa eta praktikatuko den arriskuko jarduerara berezko hornikuntzetara barne.

Esteka interesgarriak

  • 5/2011 Legea, abenduaren 22koa, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren Tasa eta Prezio Publikoei buruzko Legea aldatzeko dena (2011ko abenduaren 28ko. EHAA 245. zk., 14. eta 16. bitarteko orrialdeak).
  • Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren Tasa eta Prezio Publikoei buruzko Legearen eguneratze berria, abenduaren 23ko, Euskal Autonomia Erkidegoko 2012. urteko Aurrekontu Orokorrak onartzen dituenean jasota (2011ko abenduaren 30ko. EHAA 247. zk., 16. eta 17. orrialdeak).