PASTOREKORTABURU POSTONTZIA

Bizkaiko Mendizale Federaziotik publikoki adierazi nahi dugu gure haserrea eta gaitzespena Arrigokorrika Klubak Pastorekortaburu mendian jarritako buzoiarekin gertatutakoagatik, Federazio honen buzoien araudiarekin gaizki-ulertu bat dela eta.

Klubak akats hori onartu eta kendu egin behar zuela jakinarazi genienean, lehenbailehen erretiratuko zutela jakinarazi ziguten.

Behin hori argituta, ez dugu ulertzen postontzi hori bandalizatu izana, mendia eta natura maite dugunok ez baitugu horrela jokatzen inoiz, baizik eta hitz egiten dugu eta gaizki ulertuak argitzen ditugu.