URKIOLA-ESKUAGATX ROGAINEA 2023ko IbeRogaine Ligako 5. froga izan zen, eta Urkiolako Parke Naturalean jokatu zen (Bizkaian), 2023ko urriaren 28an.
Orientazio proba honetarako, aukeratu zen eremua Saibi-Eskuagatx izan zen, orientazio kirola egiteko inoiz kartografiatu gabeko eremua. Hegoaldean Urkiolako (Abadiño) portuaren eta Dimako portuaren arteko eremua, eta Errieltabaso, Eskuagatx eta Kanpantorretako kareharrizko tontorretatik hedatzen dena, bere maldak Mañaria eta Dimaraino erortzen direlarik.
Froga egin zen 13 Km² inguruko eremua, Abadiño, Mañaria eta Dima herri bizkaitarrei dagozkie, herri hauen hiriguneak lehiaketa eremutik urrun dauden arren.







