Mendi Eskola Kirolean teknikari gisa sartzeko aukeraketa-irizpideak

DEIALDIAREN XEDEA

Bizkaiko Mendi Federazioaren babespean gidaritza lanak eta espezialitate desberdinetan ikastaroak (batez ere orientazioan eta eskaladan) aurrera eramateko monitoreen lan-poltsaren irekiera.

Zerbitzu hau lehentasunez larunbatetan edo igandetan egingo da, goizez edota arratsaldez Mendi Eskola Kiroleko programak ezarritakoa jarraituz.

Lan kontratoa, monitoreak lan egindako ikastaro edo mendi txango bakoitzerako baino ez da izango.

HAUTAGAIEN BALDINTZAK

Hautatze probetan parte hartzeko hurrengoa beharko da:

  1. Adinez nagusia izatea.
  2. Federatuta egotea.
  3. Mendi Ertaineko, Arroila Jaitsierako edo Goi Mendiko Kirol Tenikari titulua izatea (KT2).
  4. Lehen sorospenen ziurtagiria.
  5. Sexu izaerako delituak ez izatearen Ziurtagiria.
  6. Erabiltzaile mailako informatka (GPSa, trackak sortzen eta manipulatzen jakitea, Excel eta Word programen oinarrizko erabilera jakitea).
  7. Euskeraz zein gazteleraz hitz egiteko gaitasuna izatea.
  8. B motako gidabaimena izatea.

Betekizunak eskaera egiterako orduan bete beharko dira. Baldintza hau betetzen ez duten hautagaiak ez dira kontuan hartuko.

ESKAERAK AURKEZTEA ETA HAUTAGAIEN ONARPENA

Hautatze prozesu honetan parte hartzeko eskaerak 2021eko urriaren 13tik- 21era (biak barne) aurkeztu ahalko dira: aurrez aurre BMF-ko bulegoan (Martín Barua Picaza,27- 4.solaira-bulego ordutegian) edo helbidera elektronikoaren bitartez: info@bmf-fvm.org.

Epez kanpo aurkezten diren epeak ez dira kontuan hartuko.

  • NAN-aren kopia.
  • Postua lortzeko eskatzen den Titulazioaren kopia.
  • Federazio-lizentzia eguneratuaren kopia.
  • Hautatze prozesu honetan adierazitako merituak baloratzeko beharrezko dokumentazioaren kopia eta zerrenda.

Prozesu honetan parte hartzen duten hautagaiek automatkoki izaera pertsonaleko datuen gainean indarrean dagoen araudia jarraituz, burutzen diren argitalpenetan identifkatzeko baimena emango dute.

Hautespen prozesu osoa zuzentzen duen publizitate printzipioa dela eta, hautagaiak bere datuen lagapena baimenduko ez balu, ez da bere eskaera onartuko, organo deitzaileari bere sarbide,zuzentze,ezeztatze eta aurkaratze eskubideak erabili ahal dituela jakinaraziz.

Eskaera orria deskargatu.

MERITUEN BALORAZIOA

  1. Titulazio akademikoak:
    • Mendi Ertaineko 2.mailako KT espezialitatea. 2 puntu
    • Arroiletako 2.mailako KT espezialitatea. 2 puntu
    • Eskaladako 2.mailako KT espezialitatea. 2 puntu
    • Goi-mendiko 2.mailako KT espezialitatea. 2 puntu
    • Eskaladako 3.mailako KT espezialitatea. 3 puntu
    • Goi-mendiko 3.mailako KT espezialitatea. 3 puntu
      Kirol jarduerekin zerikusia daukaten tituluengatik: Puntu 1
      (Goi mailako titulazioa edo graduatua gehi masterduna Zientzia eta Jarduera Fisikoetan eta Kiroletan. Gorputz eta Kirol Ekintzen Sustapenean goi mailako Teknikaria (TAFAD) edo baliokidea. Natura inguruneko eta aisialdiko gidari-lanak)
    • CAP edo gaitasun didaktiko eta pedagogikoan masterra. 1 puntu
    • Euskera B2 edo altuagoko maila: 1 puntu
  2. Elkarrizketa pertsonala: gehienez 4 puntuko puntuazioa izango du.

PROZESUAREN GARAPENA

Parte hartze eskaerak aurkezteko epea bukatu eta gero, hauek BMF-ko Zuzendaritza Batzordeari helaraziko zaizkio, deialdiko gutxieneko eskakizunak betetzen dutela ziurtatu ondoren, hautagaiek adierazitako merituak bi fasetan balora ditzaten. MEKeko monitore bezala lan egiteko bi faseak gainditzea derrigorrezkoa izango da:

  1. Lehen fasea gainditzeko, hautagaiei bete behar duten gutxieneko betekizunak betetzea eskatuko zaie. Zuzendaritza-Batzordeak argudiatutako merituen balioespena igorriko du eta Federazioaren web orrian argitaratuko du.
  2. Elkarrizketa pertsonala. Elkarrizketa pertsonalaren fasea gainditzeko gutxienez 2 puntu beharko dira.

Ondoren, Zuzendaritza Batzordeak pertsonen zerrenda argitaratuko du, lortutako lehentasun-hurrenkeraren arabera. Lan poltsan sartzeko 2 faseetan gutxieneko puntuetara heltzea nahitaezkoa izango da.

Akordio horren aurka, pertsona hautagaiak erreklamazioa egin ahalko du eta horretarako hiru egun baliodun izango ditu argitaratze egun horretatk aurrera, erreklamazio hori Zuzendaritza Batzordeak ebatziko duelarik.