BIZKAIKO LURRALDE HISTORIKOAN GOI- GUTUNONTZIAK JARTZEKO ARAUDIA
Bizkaiko mendien goi-gutunontziei dagokien instalazioa, mantenua, birjarpena, desinstalazioa eta ingurumen-sentikortasuna arautzeko asmoz, araudi hau onartzen da.
Euskal Herriko mendi-klubei eta/edo berezko euskal eta lurraldeko federazioei era esklusiboan dagokie gure mendietako goi-gutunontziak jartzeko, mantentzeko, berritzeko, eta desinstalatzeko ahalmena.
Bizkaiko Mendi Federazioari (BMF-ari), era esklusiboan dagokio, dokumentu honetan zerrendatutako ekintzei baimen egokiak emateko edo ukatzeko ahalmena Bizkaiko lurralde historikoaren eremuan.
- GUTUNONTZIRIK GABEKO GAILURRETAN GUTUNONTZIEN INSTALAZIOA: Entitate mendizaleak gutunontzi bat gailur batean jarri baino lehen, BMF-ari proiektu laburra edo, gutxienez hurrengo datuak agertzen diren memoria aurkeztu behar dio: gailurraren altitudea, toponimia, kokapen zehatza (GPS-a) eta kokatu nahi den gutunontziaren zirriborroa. Toponimiari eta altitudeari dagokienez, Euskal Herriko Gailur Katalogoaren azken berrikustean (2014ean) datozen datuak errespetatuko dira. Ehun urtetik gorako gailurra ez bada, Euskaltzaindia-ren toponimia Komisioari aholkua eskatuko zaio izen egokia jartzeko. Azkenik, BMF-aren Zuzendaritza-Batzordeak gutunontzia jarri edo ez erabakitzeko ahalmena izango du.
- JADANIK GUTUNONTZIA DUTEN GAILURRETAN GUTUNONTZIEN INSTALAZIOA: Gailurreko gutunontzia egoera onean aurkitzen bada, ingurumen-arrazoiei eta objektuaren irakurketari begira, ez da inola ere besterik jarriko. Beraz, seinaleztatutako gailur bakoitzean, gehienez gutunontzi-seinalizatzaile bat egon dadila onartzen da.
- KOKATUTAKO GUTUNONTZIEN MANTENUA EDO PLAKA-ALDAKETAK: 2014ko Euskal Herriko Gailurren Katalogo berrian egondako altitudeen eta izen-aldaketa desberdinen ondoren, aipaturiko datuak zuzentzeko asmoz, plaka berria jartzea desiratzen duten gutunontzien jabe diren klub haiek guztiek, zuzenki egin ahal izango dute, baita gutunontzien mantenu lanei ekin ere. Aldez aurretik eta idazki baten bidez BMF-ari informatzea eskertzen da.
- KOKATUA DAGOEN GUTUNONTZIAREN DESAGERTZEA EDO GALERAGATIK BIRJARPENA: BMF- ren bidez (berezko ekimen edo edozein kluben abisuagatik) gutunontziren baten jabe den edozein klubari, honen galera edo desagertzea jakinaraziko zaio. 30 egun pasa ondoren, erantzunik ez jasotzekotan, gainerako klubek gutunontzi-proiektu berriak proposatu ahal izango dituzte gutunontzirik gabeko gailurrerako eskaeraren arabera (ikusi lehen atala).
- LARRIKI HONDATUTAKO GUTUNONTZIAREN GUTUNONTZI BERRIAGATIK BIRJARPENA: BMF-aren bidez (berezko ekimen edo edozein kluben abisuagatik) gutunontziren baten jabe den edozein klubari, honen hondatze larriko egoera jakinaraziko zaio ingurumen-arrazoi edo bere funtzio seinalizatzaileak konplitzeko ezintasunari erreparatuz. 30 egun pasa ondoren, erantzunik ez jasotzekotan, gainerako klubek gutunontzi-proiektu berriak proposatu ahal izango dituzte gutunontzirik gabeko gailurrerako eskaeraren arabera (ikusi lehen atala). Jabea den klubak, larriki hondatutako berezko gutunontzia berriz ipintzea desira duen kasuan, gutunontzirik gabeko gailurrerako eskaeraren arabera egingo du (ikusi lehen atala).
- GUTUNONTZI BATEN DESINSTALAZIOA: Gutunontzi baten jabe den edozein klubak, edonoiz, honen desinstalazioa erabaki ahal izango du. Hartarako BMF-ari idatziz komunikatu behar izango dio, federazioak, aipatutako gutunontzia birjartzen interesatua dagoen entitate bat aurkitzeko ahaleginean has dadin.
- INGURUNEA: Gutunontzien ordezpenak ez du ingurunean inongo arrastorik utzi behar izango.