Golako PR®-BI 167 bidezidorraren birhomologazioa
Bizkaiko Mendizale Federazioak ibilbide txikiko bidezidorra PR® -BI 167 Golakoko ibilbidea, birhomologatu du eta Urdaibaiko Patronatua sustatzailea dena. Balio handiko baliabide ugari ditu Golako bideak; Zarra hariztia, Golakoko urak eta ibaiertzeko basoa, Zarra eta Elexalde-Arratzuko galtzada, Artzubiko zubia, Montolango dorretxea, San Pedro ermita, Santo Tomas eliza eta Olazarra burdinola, besteak beste.
Lehenik, Elexalde eta Zarra arteko bidearen lehen begizta egitea gomendatzen dugu, eta, ondoren, Golako ibaiaren ertzak zeharkatzen dituen bigarren begizta, Olazarra burdinola zaharraren eta haren presaren ondotik igarota.
Informazio guztia (trackak, topogidak…) esteka honetan duzue:




