Eskalada Ogoñon

LARRIALDIKO IKUSKAPENA!

Kaio Kume bidea lehen aldiz ikuskatu ondoren, badirudi hirugarren ainguraketa horren barne-korrosio kasu puntual bat dela.

Ainguraketak eskuz aztertu eta probatu dira, eta bakar bat ere ez du hausturarik izan.

Azkoina eta txapa kentzean, beste ainguraketan ez dira ikusten muturreko korrosioaren sintoma berberak, eta hautsi den horretan ikusten dira.

Hirugarren ainguraketa hori INOXA4rekin aldatu da, eta kartel bat jarri da bide hau eta beste batzuk (Amagoia, Gadea edo Independentzia) ez eskalatzeko. Guztiak INOX A2 material berarekin ekipatutak 2000. urtean.

Ez ahaztu ainguraketa horretan gertatutakoa beste bide batzuetan ere gerta daitekeela aldez aurretik abisatu gabe; beraz, komeni da kontu handiz ibiltzea balorazio eta saiakuntza zehatzagoak egin arte.

Kontu pertsonala da ainguraketen egoera baloratzea, Ogoñon eskalada bat eginez gero.