EGIN BAT FEDERAZIOAREKIN: FEDERATZEKO 10 ARRAZOI

1.- ASEGURU BAT DUZU

Federazioaren aseguruak mendizaletasunaren edozein kirol modalitatetan gertatutako istripuak estaltzen ditu. Istripua izan dutenen erreskatea ere estaltzen du, helikopteroa barne, baita lekualdatze-gastuak ere.

2.- OSASUN-LAGUNTZA DUZU
Mendiko istripua izanez gero, osasun-estaldura izango duzu lesioa sendatu arte. Era berean, federazioak aholkularitza mediko bat du, federatu guztien segurtasuna zaintzeko. Horretarako, hainbat jarduera antolatzen ditu: mendiko istripuen prebentzioari buruzko prestakuntza, lesioei buruzko aholkularitza eta ikastaroak.

3.- MENDI KLUB BATEKO KIDEA IZANGO ZARA
Mendiko kluba irabazi-asmorik gabeko kirol-erakundea da, eta bere helburua mendiko jarduerak maila eta modalitate guztietan egitea eta irakastea da, betiere ingurumena errespetatuz.
Mendi klubaren bidez, informazioa jaso, prestatu eta esperientzia handiko pertsonekin ikasitako guztia praktikan jar dezakezu, eta erantzukizun zibileko asegurua izango duzu beti.

4.- NATURGUNEAK MANTENTZEN LAGUNDUKO DUZU
Kuotaren zati bat gure mendi-eremuak kontserbatzera, eskalada-guneak ekipatzera eta Bizkaiko bidezidorren sarea mantentzera bideratuko da.

5.- LAGUNDU MENDIZALE INKLUSIBOARI

Ezgaitasunen bat duten pertsonei gure ingurune naturalean sartzen lagunduko diezu.

6.- MENDIARI BURUZKO INFORMAZIOA JASOKO DUZU

Federazioak antolatzen dituen jarduera guztien berri izango duzu unean-unean. Eta lau hilean behin Pyrenaica aldizkaria jasoko duzu.

7.- PRESTAKUNTZA PREZIO BEREZIETAN LORTUKO DUZU

Lizentziak aukera ematen dizu Bizkaiko Goi Mendiko Eskolak antolatutako ikastaroetan lehentasunezko tarifarekin parte hartzeko. Ikastaroak oinarrizkoak izan daitezke “GPS” edo “Mendiko Teknikak”, baita teknikoagoak ere, hala nola “Alpinismoa” edo “Eskalada”, betiere mendiko segurtasuna hobetzeko helburuarekin.

8.- LEHIAKETETAN PARTE HARTU AHAL IZANGO DUZU

Zure parte-hartzearekin BMFk antolatutako lehiaketak eta gainerako jarduerak sustatzen lagunduko duzu, eta, federatuta egoteagatik, abantaila izango duzu parte hartzeko orduan. Gaur egun, Bizkaiko Federazioak Xendazaletasun Liga, Mendiko Lasterketen Liga, Boulder txapelketa eta Ipar Martxako kopa antolatzen ditu.

9.- EHUN MENDIETAKO MENDIZALEEN ANAIDIAREN PARTAIDEA IZAN AHALKO ZARA

Ehun mendietako mendizaleen anaidian parte hartu ahalko duzu. Lehiaketa hau federazioko enblematikoena eta antzinakoena da, eta Euskal Herriko lurralde guztietako gailurretara eta Estatuko lurralde garrantzitsuenetara igotzea du helburu.

10.- ATERPETXEETAN PREZIO BEREZIAK LORTUKO DITUZU
Federazioak hainbat establezimendu laguntzaile ditu beherapenak lortzeko, mendiko aterpeetan ere beherapen handiak izango dituzula ahaztu gabe.

PDFa deskargatzeko Egin bat federazioarekin Federatzeko 10 arrazoi