Bizkaiko Xendazaletasun Ligako 9. ireteerako Oharra GR ® 229 MIKELDI (1. zatia bat)

Jakinarazten dizuegu urriaren 29an, igandea, Mañarin ospatuko den GR ® 229 Mikeldi (1.etaparen zatia) Bizkaiko Xendazaletasun Ligako 9. irteera ez duela hornidurarik izango ekitaldiaren amaieran, eta, beraz, ibilbidea amaitutakoan, proba amaitutzat emango da. Beraz,ibilbidea egiteko egokitzat jotzen duzuen janaria eta edaria eramatea gomendatzen dizuegu.

Gogorarazi nahi dizuegu, halaber, larunbatetik iganderako goizaldean ordu aldaketa dagoela, 03:00etan 02: 00ak izango baitira, eta, beraz, ordubete gehiago izango duzue lo egiteko.

Amaitzeko, ibilbidea Urkiolako P.N.tik doa eta, beraz, GR ® 229 Mikeldi bidezidorraren markak (zuri-gorriak), bat datozen bidezidorrenak (zuri-gorri-horiak) eta seinale bertikalen informazioa jarraitu beharko dira, ezin baita zintekin seinaleztatu.

Informazio gehiago nahi izanez gero bidali posta elektronikoa helbide onetara: senderos@bmf-fvm.org