Bizkaiko Mendi Federazioko Berdintasun Batzordeak eta Basauriko Baskonia Mendi Taldeak Bizkaiko Foru Aldundiaren laguntzarekin “Berdintasunaren aldeko Gailurrak” 5. Martxa antolatu dute martxoaren 15ean, Basaurin.
Ibilaldia 9:00etan hasiko da Azaroaren 25eko plazan (San Pedro elizaren ondoan) eta 11 kilometro inguruko distantzia izango du, eta Malmasín (356m), Tximintxe (252m) y Kukurrusku (250m) mendiak igoko ditugu.
Martxa honen helburua da emakumeek mendiko kiroletan parte har dezaten sustatzea eta mendizaletasuna beren bizitzako erreferente garrantzitsu bihurtu duten emakume guztiei omenaldia egitea. Hori dela eta, aurten “Gure arbasoen aztarnak ide ditugu: izan zirelako gara, eta garelako izango dira!” lelopean egingo dugu martxa.
Proiektua inklusiboa da, beraz, Bizkaiko Mendizale Federazioak parte hartzera animatzen ditu mendia maite duten pertsona guztiak.
Jardueraren kostua 4 eurokoa da federatuentzat, 6 eukoa federatu gabeentzat eta 16 urtetik beherakoak badira izena ematea doakoa da. Ekitaldi honetan parte hartzen duten pertsona guztiek dagokien aseguruaren estaldura izango dute.
Izen-ematea martxoaren 13ra edo parte-hartzaileen mugara heltzean (450) amaituko da.
Informazio gehiago edo zalantzak argitzeko, bidali mezu bat emakumeetamendia@bmf-fvm.org helbidera.